Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena onartu zuen joan den martxoan gizarte-zerbitzuen sektorean jarduten duen irabazi-asmorik gabeko Sartu Araba elkarte pribatuarekin, berriro ere Herri Laguntzaileen figurari ekiteko. Herri Laguntzaile horiek sei hilabetez gehienez arituko dira berriro herriko kaleetan.
Programa honen bidez, laneratzeko zailtasunak dituzten Laudioko herritarren enplegagarritasuna hobetuko duten prestakuntza- eta enplegu-proiektuak bultzatu nahi dira. Interesa dutenek izena eman dezakete jada Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez.
Herri Laguntzaile programan parte hartzen dutenek esperientzia izan beharko dute jendea tratatzen. Halaber, euskararen ezagutza baloratuko da.