Laudioko KZguneak gaur bertan irekiko ditu ateak Laudio Haziren instalazioetan, Artzako industrialdean. Zerbitzua lekualdatu behar izan da Lamuza Jauregia (Kultura Etxea) eraberritzeko obren ondorioz. Gauzak horrela, eta obrak amaitzen ez diren heinean, zerbitzua eraikineko B aretoan emango da.
Zerbitzuak udako ohiko ordutegia mantenduko du, 16:00etatik 20:00etara, ekainean, uztailean eta irailean. Laudioko herritar guztiei informazioa helarazteko, KZguneak informazio-buletin bat bidaliko die erabiltzaile guztiei kokapen berriarekin.