Laudioko lurralde-zentroek Herrien XXXV. Kultur Jaialdia ospatuko dute ostiral honetan hasi eta asteburu osoan zehar. Programazioa Aldai plazan egingo da, eta ostiralean, ekainak 16, hasiko da, 19:00etan, ohiko txosnen irekierarekin.
Ordubete geroago Akais taldeak bere kontzertua eskainiko du. Larunbata, Erauntsi Dantza Taldeak egingo duen euskal dantza erakustaldiarekin hasiko du Laudiok (13:00etan). Ordu erdi geroago pregoia izango da eta 14:00etan agintariei harrera egingo zaie produktu tipikoen dastaketarekin.
Arratsaldean, 18:30ean, haurrentzako animazioa egongo da, eta 20:30ean, Los de Sanlucar taldearen emanaldia.
Hainbeste itxarondako jaialdi folklorikoa igandean izango da, 12:00etan, herriko zentroetako taldeek, Andaluziako Etxeak eta Gaztela, Galizia eta Extremadurako zentroek, antolatuta, jaialdiaren aurtengo edizioari amaiera emanez.