Asteburu honetan ospatzen den San Joan eguna dela eta, eta buxadurarik egon ez dadin, Laudioko Udalak jakinarazi du gaur 18:00etatik aurrera Markuartuko bidegurutzea eta Olakorako bidea (Gorostizarako sarbidea ematen du) itxita egongo direla, auzokideentzat eta baimendutako pertsonentzat izan ezik, mugikortasun urriko pertsonentzat, besteak beste. Bi tarteak gaur, ostirala, itxiko dira. Larunbatean eta igandean, ekainaren 24an eta 25ean, hurrenez hurren, bideak berriro zabalik egongo dira.
Landaluze auzoan egin beharreko lanak atzeratzerik ez dagoenez –duela bi aste hasi ziren–, Laudioko Udalak barkamena eskatu nahi die bertako bizilagunei lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik, eta dena normaltasun osoz joan dadin beraien laguntza eskatu du. Herriko inguru horretako ibilgailuen zirkulazioak ez du eraginik jasango.