Laudioko Udalak LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du gaur. LGBTIQ+ mugimenduaren eta erakundearen beraren artean lankidetza handiagoa sustatzeko konpromisoa hartzeaz gain, Laudioko Udalak kolektibo horrek herrian izandako papera eta historia aitortzeko lan egingo du. Horretarako, kolektiboaren parte-hartzea sustatuko du, trans memoriaren egun bateko deklarazioa adoste aldera.
Udalak LGBTIQ+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako. Izan ere, Udalbatzak aho batez onartu du Udalak eta LGTBI kolektiboari informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak adostutako adierazpen instituzionala.