Laudiok Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du Lamuza Ikastetxeko patioa espazio inklusibo bihurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko uzt. 4a, 16:14

Lamuzako jolastokia inklusiboa izateko dirulaguntza da jasotakoa./ Aiaraldea

Lanak urte amaieran amaitzea aurreikusten da, eta berdegune bat prestatzeko, rokodromo bat jartzeko eta espazioa leku inklusibo bihurtuko duten elementuak sartzeko balioko dute.

Lamuza Ikastetxeko egungo patioak proiektatzen duen irudia laster aldatuko da, IGEak eta ikastetxeko zuzendaritzak eskatu bezala. Laudioko Udalak 87.120 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, “Udalpatiolaguntza” izeneko deialdiaren barruan, azpiegitura horretako aisialdirako gunea inklusibo bihurtzeko. 
Bestalde, Laudioko Udalak 150.000 euroko partida gordeko du ikastetxean proiektua gauzatzeko.

Espazio inklusibo horren eskaria ikasleen, gurasoen elkartearen eta ikastetxeko zuzendaritzaren artean ikastetxean egindako parte-hartze prozesutik sortu zen.

Proiektu horren bidez, jolaserako espazioak eta uneak sortu nahi dira jolastorduetarako, ikastetxeko haur guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ditzaten, ikuspegi inklusibo eta hezkidetzailetik.

“Espazioen banaketak eta erabilerak eta hezkuntza-ingurunearen antolaketak zeresan garrantzitsua dute gizarte-balioen eta -arauen transmisioan, eta, horregatik, bizikidetza nagusi izango den patioa eraikitzea da azken helburua”, nabarmendu du Aitor Fernández de Pinedo Hezkuntza Zinegotziak.

Gauzak horrela, eta ikasleek, gurasoen elkarteak eta ikastetxeko zuzendaritzak parte-hartzeko prozesuan hartu zituzten erabakiak errespetatuz, Laudioko Udalak berdegune bat prestatuko du, rokodromo bat jarriko du eta espazioa toki inklusibo bihurtuko duten elementuak sartuko ditu. Lanak urte amaieran amaitzea aurreikusten da.

Ezaugarriak

Patio inklusiboek ezaugarri hauek dituzte:
• Espazio naturalizatuagoak, berdeagoak, itzal gehiagorekin eta naturarekin kontaktuan.
• Jolaserako, sormenerako eta jolas aske eta partekaturako erronkak dituzten askotariko jarduerak bultzatzen dituzten espazioak, ikasle guztien parte-hartzea ahalbidetzeko.
• Berdintasunezko harremanak sustatzen dituzten espazioak.
• Jolasteko aukeren dibertsifikazioa eta gatazken kudeaketa positiboa.
• Eskola-denboraren barruan eta kanpoan komunitatea egiteko erabilera ludikoak bultzatzen dituzten komunitate-espazioak, ekipamendu ireki gisa auzo hezitzaileetan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide