Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko 32/2023 Legeak haurrek tauromakian parte hartzea berariaz debekatzen duela eta, aurten, txikiek entzierro txiki desberdina izango dute, baina dibertigarria baita ere. Udalak jaietako aisialdirako alternatiba pentsatu du, herriko haurrek eta familiek “jaietako klasiko batez beste modu batean goza dezaten”, gogorarazi du Sonia Respaldiza Jaietako zinegotziak.
Oraingo honetan, adingabeek, zalantzarik gabe entzierroak biltzen duen erritu guztia beteko duten bi zezen bihurri eta dibertigarritik ihes egin beharko dute.
“Laudioko familiek aukera horrekin dibertitzea eta ur-zorrotadetatik ihes egiteko zezenaren aurrean arineketan egitea nahi dugu. Garrantzitsuena herritarren segurtasuna da”, azaldu du zinegotziak.
Haurrentzako entzierroa 11:00etan egingo da abuztuaren 16, 17, 25, 26 eta 27an, eta ondoren kalejira etorriko da, pertsonaia dibertigarriek alaituta, gazteenen dibertsioa bermatzeko.