Espazioa biziberritzeko ideia inguruko bizilagunek berek eragin dute. Izan ere, haiek erabaki zuten, Aztarna enpresarekin batera, Goikoetxe ingurua jantziko zuen irudia.
Enpresa esleipendunak uztailaren erdialdean ekin zion horma-irudia margotzeari, eta 14.991,70 euroko aurrekontua izan du. Irudiak A-2522 errepidearen horma osoa hartzen du, eta 100 metroko luzera eta altuera aldakorrak ditu.
Udalak, bere aldetik, laudioarrak ingurua bisitatzera eta mural berria mirestera gonbidatzen ditu.