Ezarritako atalasetik gorako tenperaturaren iragarpena dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du alerta laranja egoeran sartuko garela gaurtik eta ostiralera arte. Izan ere, Araban muturreko tenperaturak 40ºC-ra iristea espero da.
Egoera horren aurrean, Laudioko Udalak herritarren eskura jarriko ditu, udalerriko hainbat tokitan, herritarrak freskatzeko eta tenperatura altuekiko esposizioa konpentsatzeko egokitutako lokalak arrisku-maila igotzen bada. Horrela, Etxe Nagusia 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eskainiko da eta Aretako Santa Ana Kluba 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa ere laudioarren eskura egongo da egun osoan, zehazki 09:00etatik 21:00etara, eta lehentasuna izango dute mugikortasun urriko arazoak dituzten eta erdigunean bizi diren pertsonek.
Osasun Sailak 2023ko Bero Planean jasotzen ditu herritarrentzako prebentzio- gomendioak, bereziki talde kalteberenentzat.