Urtero-urtero, berebiziko ahalegina egiten du Laudio Udalak dirua oztopo bat izan ez dadin euskara ikasteko orduan. Horri lotua, atzo, abuztuaren 8an, ordaindu izan zaizkie euskara-bekak, 2022-2023 ikasturtean aritu direnei.
Guztira 103 eskaera aurkeztu dira laguntza deialdira. Onartutako eskaeren %44 langabezian egondako ikasleak dira. Beraz, laguntza teorikoaren % 100 jasoko
dute. Gainerakoek, laguntza teorikoaren % 50 jasoko dute.
Bestetik aipatzekoa da, aurreko urteetako joerari eusten, eskatzaileen %70 emakumezkoak direla.
Udalak, bere aldetik, gogorarazten du udako euskara ikastaroetarako ere bekak emango direla eta eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 16a izango dela.