Gaur Mojinos escozios taldekoak hegazkina galdu dute eta 00:30 edo 01:00etan helduko zirela komunikatu diote Udalari, betiere, ez bazen ezer gehiagorik gertatzen.
Kontzertua gaueko hamaiketan ospatzea aurreikusita zegoen. Hori horrela, Gobernu taldeak tekniko eta kuadrilen iritzia jaso nahi izan du. Guztion artean eztabaidatu ostean, kontzertua bertan behera uztea erabaki da.