Sanrokeak 2023 balantze positiboarekin amaitu dira

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko abu. 28a, 14:30

Programatu diren ekitaldi guztien artean antzerkiak eta kaleko ikuskizunak, haur-parkeak, herri-kirolak, gastronomia-lehiaketak, kalejirak eta herri-bazkariak jaietako plater nagusi gisa finkatu dira.

2023ko Sanrokeak amaitu dira eta Udalaren balantzea positiboa da. Sonia Respaldiza Jaietako zinegotziak laudioarren eta bisitarien portaerari egotzi dio balorazio arrakastatsua. "Kaleetan giro bikaina arnastu dugu, eta jaiak elkarrekin bizikidetasunean gozatu ditugu".

Ehunka herritarrek, eta baita bisitariek ere, herria bisitatu dute jaietako zortzi egunetan, eta bete-betean murgildu dira Udalak jai-eragileekin batera diseinatutako egitarauan. Oraingo honetan, programatutako ekitaldi guztien artean, antzerkiak eta kaleko ikuskizunak, haur-parkeak, herri-kirolak, gastronomia-lehiaketak, kalejirak eta herri-bazkariak jaietako plater nagusi bihurtu dira. Musika eskaintzak eta kontzertuek ere entzule fidelak izan dituzte. 

Zentzu horretan, Udalak King Africak hilaren 15eko kontzertuan egindako iruzkin "sexista eta homofoboak" gaitzetsi ditu, eta Mojinos Escozios-en kontzertua bertan behera utzi izana deitoratu du.

"King Africa artistak zabaldu zituen mezuek ez dute lekurik Laudion, gurea herri askea, inklusiboa, errespetuzkoa, feminista eta parte-hartzailea delako. Bestalde, sentitzen dugu Mojinos Escozios-en kontzertua bertan behera utzi izana gure esku ez zeuden arrazoiengatik. Hainbat eragileren iritziak jaso ondoren, gobernu taldeak erabaki genuen kontzertua bertan behera uztea", aurreratu du zinegotziak.

Herritarren segurtasuna

Segurtasun publikoaren arloan, elkarbizitza bermatzea helburu zuen eta Udalaren eta Udaltzaingoaren artean planifikatuta zegoen segurtasun dispositiboari esker sanrokeetako edizio honetan ez da gorabehera larririk izan.

Eraso matxisten kasuan, Udalak erantzuna eman die ezagutu diren egoerei, Laudioko Mugimendu Feministarekin koordinatuta lan eginez. Horregatik guztiagatik, Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi die genero-desberdintasunean eta botere-harremanetan oinarritutako jarrera sexistetatik eratorritako eraso guztiei.

"Udaleko Gobernantza Feministaren arlotik modu proaktiboan eta Mugimendu Feministarekin elkarlanean lan egin dugu. Badakigu benetan gertatzen diren erasoen zati bat baino ez dela salatzen. Indarkeria matxista desagerrarazteko prebentzio- eta salaketa-lanean sakontzeko beharra berresten diguten aurrerapen txikiak lortzen ari gara", adierazi du Nagore Gomara zinegotziak.

Gobernu taldea, bere aldetik, lanean ari da herritarren parte-hartzean oinarritutako jai-eredu berri bat lortzeko. "Jaien eredua aldatu egingo da datorren urteari begira, eta lehentasuna emango zaio gure bizilagunen parte-hartzeari", ondorioztatu du Respaldizak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide