Lamuza kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro ostiral honetan, irailak 1, baina
igerileku zerbitzua ez da herritarren eskura egongo datorren astelehenera arte,
hilak 4, hondartzak iragazgaizteko hobekuntza-lanak direla eta.
Nolanahi ere, Ellakuriko udako igerilekuak irailaren 10era arte egongo dira zabalik.