Aurten ere, "Euskaraz Barra-Barra" kanpaina Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa batzuetan izango da. Herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da, eta gaurtik aurrera, bereizgarri hori ikusgai egongo da borondatez parte hartuko duten herriko 82 establezimendutan.
Horrela, datozen egunetan, laudioarrek ageriko marka horri esker (puntu gorri identifikagarri bat), aipatutako zerbitzuen hizkuntza-gaitasuna aitortu ahal izango dute eta identifikatu ahal izango dituzte euskaraz aritzeko aukera emango duten establezimenduak.
"Herritarrak animatu nahi ditugu ikur hau ikusten duten guneetan haien gestioak eta erosketak euskaraz egin ditzaten. Azken helburua da euskararen erabilera sustatzea merkataritza sektorean eraginez, eta euskal hiztunen nahasmen eta estres linguistikoa murriztea", adierazi du Nagore Gomara Hizkuntza Politiketako zinegotziak.
Joan den urtean Laudio aukeratu zen beste udalerri batzuekin batera, proiektua probatzeko, pilotatzeko. Kanpainaren barruan ere, bildu izan dira programa aldez aurretik pilotatu den herrietan jasotako lekukotasunak. Hurrengo esteketan Laudiori dagozkionak ikus daitezke.
• Udal teknikaria:
• Dendaria:
• Bezeroa: