Aurreko edizioan bezala, aurten ere bost sari emango dira: Tradizioa eta ibilbidea, Berrikuntza eta erosketa/ostalaritza esperientzia berriak, negozio ekintzailea, tokiko ekoizpena eta produktua, eta "Laudio Berrikusi" sari berezia. Botoa eman nahi duten herritarrek irailaren 11tik 24ra eman ahal izango dute. Parte hartzen duten pertsonek modu telematikoan eman ahal izango dute botoa, udalaren webgunearen bidez, edo aurrez aurre HAZen kokatuko diren hautestontzietan.
"Gure merkataritza- eta ostalaritza-eskaintza aberatsa eta askotarikoa udalerriko aisiaren eta bizitzaren motorra da. Gainera, Laudio eskualdeko merkataritza- eta aisialdi-gune erreferente gisa kokatzen dute", azpimarratu du Jakinda Artarazek, Merkataritza eta Ostalaritzako Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.
Sariak irailaren 29an emango dira, azken ekitaldi batean. Hitzordua herritarrei irekita egongo da.