Urriaren 2an, astelehena, Lamuza kiroldegian dagoen udal ludotekak berriro irekiko ditu ateak. Zerbitzua astelehenetik ostegunera izango da, 17:00etatik 20:00etara, eta adin desberdinetako haurrentzako jolas didaktikoak eta horien erabilerari buruzko aholkularitza-langileak izango ditu. Jaiegunetan, zubietan eta oporraldietan itxita egongo da, eskola-egutegiarekin bat.
Ludoteka zerbitzua 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da, baina 4 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute. Izena emateko epea ostiral honetan hasi, irailak 15, eta 25era arte luzatuko da. Matrikulak HAZen, erregistro bidez, edo Kultura Etxean, harreran betetako eskabidea entregatuz, egingo dira. Onartuen zerrendak hilaren 27an argitaratuko dira kultura etxean eta udal webgunean.
Behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, ordainketak zerbitzuko lehen egunean egin beharko dira. Egiaztagiria ludotekan entregatu beharko da.
Prezioak
• Hileko kuota: 5,20 €
• Hiruhileko kuota: 12,50 €
• Kuota 3 hiruhileko: 31,21 €