Latiorrok auzoko jaiak ospatuko ditu asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko ira. 13a, 10:36

Ostiralean, hilak 15, Ut!, Oxabi eta DJ Tiestoren emanaldiak prestatu dituzte; eta larunbatean, hilak 16, Los Zopilotes Txirriaos, Lehian eta DJ Masarenak.

Datorren asteburuan, irailaren 15, 16 eta 17an hain zuzen ere, Laudion Latiorroko jaiak ospatuko dira, herriko auzoetako azkenak. Egitaraua Latiorroko Jai Batzordeak diseinatu du, Udalarekin elkarlanean, eta betiko izaerari eutsiko dio, urtez urte finkatu diren jarduerekin: Marmitako Txapelketa, bere hogeita hamabigarren edizioa betetzen duena, eta XIII. Mendi Martxa.

Ekitaldi klasiko eta tradizionalenez gain, Latiorrok jarduera ugari eskainiko dizkie laudioarrei, baita bisitariei ere: puzgarriak eta haurrentzako jolasak, kalejirak, igel txapelketa, herri bazkariak, dantzak eta bingoa, besteak beste. Musikak ere protagonismoa izango du. Ostiralean, hilak 15, Ut!, Oxabi eta DJ Tiesto arituko dira; eta larunbatean, hilak 16, Los Zopilotes Txirriaos, Lehian eta DJ Masa.

EGITARAUA

Ostirala, irailak 15
• 18.00 Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu
egingo da. Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzaz.
• 19.00 Txupinazoa eta Buruhandiak. Galtzagorri eta Sorginlarren.
(Txosnagunea)
• 19.00 Kalejira. Lankaietako Lagunak
• 20.00 Umeentzako ikuskizuna “Euskaraz dantza” (Untzueta plaza)
• 21.00 Musika. Ut! + Oxabi + DJ Teso

Larunbata, irailak 16
• 08.00 XIII. Mendi Martxa (Ohiko ibilbidea. Elorritxugane. Jesuri. Santa
Marinan hornidura). Aurrez online: www.kirolprobak.com (Ez federatuek:
2,5€) Eguneran bertan 3€. Irteera Pagolar kalean (Txosnagunea)
• 11:00 Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak, Kirikiño Aisialdia
taldearen laguntzaz (Kamaraka kalea)
• 12:00 Igel-txapelketa. (Arantzar kalea)
• 14.30 Herri-bazkaria. Tiketak salgai Lateorro eta Jose tabernetan.
• 16.30 Bingoa (Txosnagunea)
• 16.30 Mus txapelketa (Gorbea kalea)
• 19.00 Txapel eta alpargata jaurtiketa (Gorbea kalean)
• 20.00 Untzueta Dantza Taldearen erakustaldia
• 21.00 Musika. Los Zopilotes Txirriaos + Lehian + DJ Masa


Igandea, irailak 17
• 08.00 Latiorroko XXXII. Marmitako txapelketa (Pagolar, Gorbea eta Oketa kaleetan)
• 10.00 Arabako Itzuliaren 45. Edizioa eta erlojuaren kontrko banan-banako
Arabako txapelketa (Kategoria: kadeteak) Kronoeskalada 3 Km (Rotonda Campa del Burro-San Bartolome). Izen ematea: Extremadura Etxea. Antolatzailea: Laudioar Txirrindularitza Elkartea.
• 12.00 Txirrindularitza probaren sari banaketa (Pagolar kalean)
• 12.00 Musika Bandaren kalejira (San Roke Musika Elkartea)
• 12.00 Poteoa Arloteen eskutik
• 13.00 Kazolak epaimahaiaren aurrean aurkeztea.
• 13.00 Itxarkundia Dantza taldea (Untzueta plazan)
• 14.00 Zozketa eta sari banaketa
• 15:00 Marmitako bazkaria
• 16:30 Bingoa
• 18.00 Erromeria: Gauargi.
• 19:00 Txokolatada
• 20:00 Jai amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide