Seme-alaba nerabeak dituzten familiei aholkularitza psikologikoa emateko Zuzen zerbitzua irailean jarriko da berriro martxan, 18an hain zuzen ere. Laudioko Udaleko Nerabezaroko eta Gazteriako Politika Aktiboen Zerbitzuak bultzatutako programak, uztailaren 15era arte emango die zerbitzua herritarrei arratsaldez, 16:00etatik aurrera.
Zerbitzua profesionalek emango dute, eta seme-alaben portaerengatik kezkatuta dauden familien eskaerari erantzuteko sortu da. Horrela, ZUZEN, portaera edo
arrisku-egoeraren bat dela-eta orientazioa eskatzen duten eta familia- edo/eta eskola-eremuko harremanetan zailtasunak, arazoak edo gatazkak agertzen dituzten 12 eta 21 urte bitarteko Laudioko nerabeen eta gazteen gurasoei eta senideei dago zuzenduta. Udalerriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden gazteei
ere zuzenduta dago, bertan bizi ez badira ere.
ZUZEN zerbitzuaren aholkularitza eta laguntza jaso nahi dutenek 944034850 telefono-zenbakira deitu beharko dute 08:00etatik 14:30era, edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi, izena eta harremanetarako telefono- zenbakia gehituz.
Laudioko 17 familiak erabili zuten zerbitzua joan den ikasturtean
2022-2023 eskola-aldian, 17 familiatako 24 pertsonei eman zitzaien arreta (8 gizon eta 16 emakume). Zerbitzura batez ere amak joaten diren arren, zerbitzuko
profesionalak aitak ere baliabidera joan daitezen saiatzen jarraitzen dute. Horrela, eta kontsultaren arrazoiei dagokienez, jokabide disruptiboak eta portaera arriskutsuak gehiago lotu dira gizonekin emakumeekin baino. Izan ere, zerbitzuaren helburua, askotan sufrimendu handiaren seinale izaten diren eta
itxuraz isilak diren jokabide eta ondoezak antzemateko herritarrak sentsibilizatzea da.
Era berean, azken urte honetan, gurasoek zailtasun handiak izan dituzte mugak kudeatzeko orduan. Horrela, nabarmentzekoa da kontsultaren xede ziren nerabeen
% 59k 15 urte edo gutxiago zituela. Bestalde, eskaera ezberdinen artean, pandemiaren hasieran teknologien eta bideo-jokoen erabilera problematikoaren inguruan antzeman zen goranzko joerak horrela jarraitzen du. Sare sozialetako jazarpen-egoerak ugaritu egin direla ikusten da.
Bestalde, zerbitzuaren erabiltzaileek oso positibotzat jo dute programa, eta 9,5eko nota eman diote 10etik.