Martxan da berriz Sorgin Zapatuak egitasmoa, oraingoan 13. edizioa izanik. Urriaren 7an hasiko, apirilaren 24an amaitzeko, bitartean 5 urtetik gorako umeei zuzendutako 24 saiorekin.
Lehenengo saioan (urriak 7) adingabeek ikasiko dute nola egin magia paperak erabiliz. Eta, ohi bezala, askari paregabea izango dute bertaratutakoek. 17:30ean hasiko da eta 19:30ean amaitu, Lezeaga aretoan (Lamuza, 17) eta Araba taldearen eskutik.
Hurrengo Saioa urriaren 14an izango da eta Kirikinok antolatu du. Gainera, egun horretan, Ane Gebara ipuin kontalaria izango da gazteekin. Bestalde, Gau Beltzerako mozorroak prestatuko dira, ahaztu gabe, indarrak berreskuratzeko askaria. Hau ere, Lezeaga aretoan eta ordutegi berean.
Aurten ere, berrikuntza gisa, jarduera batzuk Aretan eta Gardean egingo dira. Programa Aretan izango da azaroaren 25ean eta Gardean azaroaren 4an eta abenduaren 16an. Bestalde, urriaren 21ean eta 28an, gogoeta saio batzuk egingo dira haurrekin joaten diren adinekoekin (zaintzaileak, gurasoak...).
Zalantzarik gabe, Sorgin Zapatuak haurrentzako programak herrian finkatzea lortu du. Izan ere, iaz 710 adingabek hartu zuten parte ikastaroan programatutako jardueretan (30 haur saio bakoitzeko).