Laudioko Udalak hiztegitxo batzuk argitaratu ditu euskararen erabilera sustatzeko asmoz eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresatarako euskara-planeko (MOZEP) partaideen bitartez banatuko zaizkie bezeroei.
Guztira 2.500 ale inprimatu dira Laudioko 125 negoziotan banatzeko. "Udalerrian gestioak eta erosketak egiterakoan laudioarrek euskaraz egin ahal izatea nahi dugu, eta hori tresna lagungarria izan daiteke horretarako. Herritarren artean euskararen erabilera modu naturalean areagotzea da gure erronka", adierazi du Nagore Gomara Hizkuntza Politiketako zinegotziak.
Euskaraz Barra-Barra kanpainian bezala, ekimen honen bidez Udalak euskararen erabilera sustatu nahi du zerbitzuen sektorean eraginez.