Datorren ostiralean, urriak 27, Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduaren Egunean (AGHA), Laudioko Udalak fatxada laranja argiztatuko du garapen neuropsikiatrikoaren nahasmendu hori jasaten dutenen alde. Arreta Defizitaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea duten Pertsonen elkarteek bultzatutako ekimen honen bidez, Udalak haur eta gazteen %5ek pairatzen duten nahasmendua ikusarazi nahi du.
Gizartean hain presente eta, aldi berean, ikusezina den nahasmendu hori ikusarazten jarraitzeko, AHIDA, Bizkaiko Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua duten Pertsonen Elkarteak (AGHA) hitzaldi bat antolatu du urriaren 16rako, astelehenerako, Itziar Oribe presidentearen eta Ane Larrañaga psikologoaren eskutik. AGHA zer den azalduko diete bertaratutakoei, baita eskola-, pertsona- eta gizarte-mailan zer ondorio dituen ere.
Saioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Kasinoan. Izena eman nahi dutenek shelopez4@gamil.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 658 950 605 telefonora deituz.