Datorren asteazkenean, azaroak 1, ospatuko den Domu Santu Eguna dela eta, Laudioko Udalak hilerriko ordutegia luzatu du. Kanposantua bisitatu nahi duten pertsonek 14:00ak arte bisitatu ahal izango dute, 27,28,29, 30 eta 31n izan ezik, egun horietan hilerria 19:00ak arte irekita egongo baita. Aurten, gainera, loreak jartzeko arreta-zerbitzua ere egongo da, urriaren 30ean, astelehena, 18:00etatik 20:00etara.
