Azarotik aurrera, asteartero, 19:00etatik 21:00etara, Lamuza Parkeko Kasinoan dantzaldiak izango dira zuzeneko musikarekin, herriko adinekoei eta parte hartu nahi duten guztiei aisialdi osasuntsua eta aktiboa eskaintzeko. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte (gehienez 106 pertsona).
Jarduera azaroaren 7an martxan jarriko da eta asteartero bi orduz luzatuko da. Dantzatzera animatu nahi duten laudioarrek ez dute aldez aurretik izena eman
beharrik izango.