Laudioko Udalak La Milagrosa ikastetxeko areto nagusian ematen zen Zinema Zerbitzuari ekingo dio berriro. Herritarrek asko eskatzen duten jarduera hau larunbatetan izango da, eta lehen emanaldia azaroaren 4an izango da, 19:00etan, "O Corno" filmaren proiekzioarekin.
Datozen egunetan, udaleko komunikazio-kanalen bidez, datozen asteetarako filmen programazioa iragarriko da, orain arte egin den bezala. Era berean, zinema zerbitzuaren prezioei eutsiko zaie: 3 euroko sarrerak estreinaldiko filmetarako eta 2 eurokoak gainerako filmetarako.
AZAROKO FILMAK
• Azaroak 11: Las chicas están bien. 19:00etan.
• Azaroak 11: Superheroien familia. 17:00etan.
• Azaroak 18: Las ocho montañas. 19:00etan.
• Azaroak 25: El sueño de la sultana. 19:00etan.