Laudioko Udalak hilaren hasieran aurkeztutako partaidetza-eredu berria, Gardentasunerako eta Herritarren Parte-hartzerako Araudian oinarrituta –2022ko maiatzetik indarrean–, azaroaren 20an hasiko da, Latiorroko Auzo Batzarrarekin.
Aurten, batzarrek berrikuntza garrantzitsu bat dakarte, "emaitza eraginkorragoa eta aberasgarriagoa izan dadin etorkizunean", adierazi du Nagore Gomara Zeharkako Politiketako zinegotziak. Helburua auzo-kontseiluak eratzea izango da.
Organo horren bitartez, auzo-batzarretan egiten diren proposamenak eta iradokizunak koordinatu, eta horien jarraipena egingo duen lan-batzorde bat sortzeko aukera emango da.
Auzo-kontseiluak auzoko batzarretan sortuko dira, zortzi guztira. Zentzu horretan, Udalak herritar guztiei gogorarazi nahi die abendura arte egingo diren hiri topaketetan parte hartzearen garrantzia. Auzo Kontseiluak auzo bakoitzeko boluntarioek osatu beharko dituztelako. Horrela, eremu bakoitzeko pertsonen ordezkaritza izango da beren interesak eta beharrak defendatuko dituena auzoko tokiko foroetan.
“Pertsona hauek, Udalaren laguntzarekin, urtean zehar beharrezkotzat jotzen duten aldietan bilduko dira, bai euren artean, baita teknikariekin eta udal ordezkariekin ere”, adierazi du zinegotziak.
Auzoko Kontseilua osatzen duten pertsonen artean aho batez adostuko da Tokiko Kontseilurako ordezkari bat eta auzoko batzarren jarraipen-batzarrerako bi ordezkari. Organu biak 2024ko lehen hilabetetan osatuko dira.
Udalak itzulpen- eta haurtzaindegi-zerbitzua herritarren eskura jarriko du auzoko batzar bakoitzean.
ZER DA TOKIKO KONTSEILUA
Gardentasunerako eta Herritarren Parte-hartzerako araudiak aurreikusten duen Tokiko Kontseilua erabakitzeko eta parte hartzeko organo gorena da, eta bere oinarrizko eginkizuna problematika orokorraz jabetzea eta udalerriko biztaleen bizi-kalitatea hobetzeko ideiak planteatzea da. Organo horretan, kontseilu sektorialak koordinatuko dira, bai eta herrian dauden partaidetza-egiturak eta -erakundeak ere, eta ikuspegi eta interes desberdinak dituzten pertsonak ere.
Kontseilu hori gutxienez urtean hiru aldiz biltzea aurreikusten da.
AUZO BATZARRAK
LATIORRO AZAROAK 20 18:30 LATIORROKO IKASTETXEA
GARDEA AZAROAK 22 18:30 ZENTRO SOZIALA
ARETA AZAROAK 23 18:30 ARETAKO KULTUR ETXEA
ARRAÑO AZAROAK 28 18:30 ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA
UGARTE AZAROAK 29 18:30 LEZEAGA ARETOA
LANDALUZE ABENDUAK 11 18:30 ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA
RURAL ABENDUAK 12 18:30 ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA
CENTRO ABENDUAK 14 18:30 KASINO