Azaroaren 25a dela eta, Emakumeen Aurkako Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Eguna, Laudioko Udaleko Gobernantza Feministako arloak jarduera-programa zabala antolatu du bihartik, azaroaren 21etik, 29ra arte.
Aurten programa Kasinoan hasiko da Solastiar tokiko taldeak antolatu duen "El dilema de Paco Pepe" saio bikoitzarekin, 17:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren. Topaketan, bi funtzioen artean, bertaratutakoentzako kafe bat egongo da.
Ostegunean, hilak 23, laudioarrek "Feminíssimas" antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Kasinoan, 19:00etan.
Ostiralean, hilak 24, 10:30ean, artile erasoak Laudioko kaleak tindatuko ditu. 2012. urtetik egiten den jarduera da eta indarkeria matxistaren aurrean interesa piztea eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu. Egun berean, haurrentzako antzerkia ere izango da Aretako liburutegian, 18:00etan; eta Beldur Barik Aiaraldea film laburren lehiaketako sariak banatuko dira. Topaketa kasinoan izango da 18:00etatik aurrera.
Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Egunean, 12:00etan, Udalbatzak adostutako testuaren irakurketa instituzionala egingo du. Ordu erdi geroago, Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteek elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, eta, ondoren, Amagoiako lorategia bisitatuko dute. Jarduerek arratsaldean jarraituko dute, 19:00etan, "El sueño de la sultana" filmaren proiekzioarekin La Milagrosa Ikastetxean.
Programa azaroaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan amaituko da, "La que eres después de haber sido" mikro antzerki eta biodantzarekin.