100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Latiorro, Gardea eta Aretako auzo- batzarretan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko aza. 24a, 08:00

Topaketetan bertaratu direnen artean, 18 pertsona bolondrez aurkeztu dira.

Auzo Kontseiluak sortzeko Laudioko Udalak Latiorron, Gardean eta Aretan, hurrenez hurren, gidatutako lehenengo hiru Auzo Batzarrak amaitu dira, herritarren erantzun oso onarekin gainera. 100 pertsona baino gehiagok hartu dute parte aste honetan egin diren topaketetan eta horietatik 18 bolondres aurkeztu dira Auzo Kontseiluak sortzeko.

"Gure bizilagunen erantzuna oso positiboa izan da hiru zonaldeetan, orain haiek defendatuko dituzte beren interesak eta beharrak auzoko foro lokaletan, beti ere Udalaren laguntzarekin. Espero dugu hurrengo batzarretan sintonia parte-hartzaile eta kolaboratibo bera mantentzea", nabarmendu du Nagore Gomara Zeharkako Politiken zinegotziak.

Datorren asteako topaketak Arraño (Kultura Etxea) eta Ugarte (Lezeaga Aretoa) auzoetarako izango dira, azaroaren 28an eta 29an, hurrenez hurren. Azken auzo-batzarrak abenduan izango dira; hilaren 11n Landaluzeko (Kultura Etxea) auzoko batzarra egingo da, 12an Landa Eremukoa (Kultura Etxea) eta 14an Erdialdekoa (Kasinoa). Saio guztiak 18:30ean izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide