Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, eta bertako biztanleek jasaten ari diren indarkeria eta genozidioaren etena sustatzeko, Udalak Laudioko eta Gasteizko 77 artistak elkarrekin aurkeztutako mozio bat onartu zuen azken osoko bilkuran, "Gerra eta denbora" erakusketan bilduta dagoena.
Palestinar herriaren genozidioaren aurkako ahots horiek guztiak batzeko eta su-etena eskatzeko, Udalak bilera irekia deitu du datorren asteazkenean, abenduaren 13an, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. Topaketaren asmoa Palestinan su-etena eskatzen duten ekimenak sustatzea da.
"Bide baketsu guztiak erabili behar ditugu, eta edozein gatazkatan berehalako su-etena eragingo duten mezuak sinatu eta zabaldu", adierazi du Ainize Gastaka alkateak. Saio irekiaz gain, Udalak Gazako larrialdi humanitarioari erantzuna emango dio, UNRWA Euskadik eta UNRWA Nafarroak erakunde publikoei zuzendutako Euskal Herriko Funtsaren bidez. Eta Hondamendi eta Larrialdi Humanitarioetarakoerreserbatutako diru partidatik egingo da.
UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia
UNRWA Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. 5.9 milioi pertsonak osatzen dute komunitatea, munduko errefuxiatuen ia laurdena. Duela zazpi hamarkada baino gehiagotik, UNRWAk bermatu izan du Palestinako errefuxiatuek hezkuntza, osasuna, laguntza humanitarioa eta gizarte- zerbitzuak izatea.
UNRWAk Euskadin eta Nafarroan ordezkaritzak ditu. Garatzen dituzten programetarako funtsak biltzeaz gain, euren xedea tokiko herritartasun globala lortzea da. Horretarako hezkuntza-jarduerak bultzatzen dituzte bigarren hezkuntzako ikastetxeekin eta unibertsitateekin lankidetzan.