80ko hamarkadan, eta une horretan indarrean zegoen udal-ordenantzaren arabera, Laudion ura hornitzen zuen enpresak fidantza bat kobratzen zien
abonatuei. URBIDEk 2022an ur-horniduraren kudeaketa bere gain hartu zuenez, fidantzak itzuli egin behar dira.
Hile honetan, Laudioko Udalak fidantza horiek ordaindu ditu zenbait prozesutan. Prozesua partikularrekin hasi da, ondoren enpresekin egiteko. "Itzuli beharreko zenbatekoa 316.595,36 eurokoa da, eta pertsona fisiko eta juridikoen artean ia 4.000 abonaturi eragiten die. Fidantzen batez besteko zenbatekoa 50 euro ingurukoa da", adierazi du Iñigo Martinez Cerrillo Ogasuneko zinegotzi ordezkariak.
Prozesua hilaren amaieran amaitzea aurreikusten da.