25 eta 29 urte bitarteko gazteek datorren urteko otsailetik aurrera eskatu ahal izango dute Emantzipa programaren dirulaguntza berria, bi urtez 300 euro hilean jasotzeko. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzatik abiatzen da, eta hainbat udalerritan egon da ikusgai, ate moduan. Laudio izan da udalerri horietako bat eta kanpaina Alberto Acero plazan mantenduko da ostirala arte. Kanpainari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi duten pertsonak ateko QR kodearen bidez hurbildu eta informatu ahal izango dira.