Gaur goizean Laudio Udaleko Gobernu Taldeak, EH Bildu-Omniak, legegintzaldiko lehen lan-bilera izan du Arabako Diputatu Nagusiarekin Ramiro Gonzalezekin.
Topaketa 13:00etan izan da eta Laudiorako garrantzitsuak diren proiektuak, Antzokia edo Kultura Etxea besteak beste, mahai gainean jartzeko balio izan du.
Bi erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko, Ainize Gastaka alkateak herriko beste gai batzuk jorratu ditu: Arabako Foru Kontratazio Zentralak sustatutako energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarako lizitazioan Laudio sartzea, Laudion kokatuko den adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berrirako diseinatutako plana, eta herriko kirol-taldeen garraio-gastua. "Bilera honekin Arabako Foru Aldundiarekiko harremana sendotu nahi dugu, eta lan-esparru partekatu eta egonkor bat ezarri", aurreratu du alkateak.