Urtarrilaren 2an eta 3an, Laudioko txikienek gozatzeko aukera izango dute Lamuza kiroldegiak hartuko duen Eguberriko haur-parkearekin, puzgarri eta atrakzioekin.
Urtero bezala, parkeak sarrera librea eta doakoa izango du. Oraingo honetan, adingabeek jumping-atrakzio bat izango dute eskura, ludoteka puzgarri bat bola-igerilekuarekin, zalditxoekin, txirristekin, jostailuekin eta jolasekin; puzgarrien zonaldean berriz, Barrio Sesamoko bat, Umore Horiko probekin beste bat, eta txirrista pirata bat ere kokatuko dira. Horrez gain, trebetasuna garatzeko lau jolas puzgarri izango dira.
Igerilekuan murgildu nahi dutenek ere, puzgarriak izango dituzte; bi pasabide, tapiz magiko bat eta hiru jolas. Haurrentzako parkea zabalik egongo da
12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Jolas hauek 4 urtetik gorako umeei zuzenduta egongo dira eta uneoro bainugelako arropa erabili beharko da, baita txankletak eta igerilekuko txanoa ere.
Programatutako jarduera guztiak Herri Eguberri programaren barruan kokatzen dira.