Laudio Udaleko Gizarte Ekintza eta Gobernantza Feministako arloek, urtarrilaren 25etik aurrera, "Mamiak, ser mujer profunda-mente" programa martxan jarriko dute berriz. Ekimena duela bi urte sortu zen udalerriko lehen arretako kontsultak erabiltzen dituzten emakume asko antzeman zirelako tristura, hutsunea, beldurra, larritasuna, edo apatia adieraziz, "emakumeen ondoezaren sindromearen" deritzona. Programak emakumeak psikofarmakoen kontsumoa murriztea du helburu, bai eta autokontrol emozionala eta trebetasun sozialak garatzea, eta emakumeen gizarte-laguntzako sareak hobetu ere.
Guztira, 15 talde-saio egingo dira ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Jarduera urtarrilaren 25ean hasiko da Lezeaga Aretoan (Lamuza 17), María Ángeles Becerro mediku psikoterapeuta eta osasun mentalean aditua denak zuzenduta. Parte hartu nahi duten emakumeek, Laudiokoak izan ala ez, 944 034 850 telefonora deituz izena eman beharko dute eta saio guztietara joateko konpromisoa hartu. Tailerretan gehienez 20 pertsona hartuko dute parte.