Laudioarrek eskuragarri dituzte jada udal kiroldegiko tasa berriak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urt. 9a, 18:00

Aurten Udalak adingabeen adin-tartearen tasak bateratu ditu, eta abonatuen kuotak eguneratu, %2,75eko igoerarekin.

Laudioko udal kiroldegiko erabiltzaileek eskuragarri dituzte jada 2024ko tasa eguneratuak udalaren webgunean. Oraingo honetan, zerbitzuak berritasunak dakartza; adingabeen adin-tartea bateratu da, 5 urtetik beherako haurrak izan ezik, doan erabili ahal izango dituztelako instalazioak; eta tasen prezioak eguneratu dira, %2,75eko igoerarekin. Zentzu horretan, gogoratu behar da erroldatu gabeko pertsonei %25eko errekargua kobratuko zaiela. Gaur egun, instalazioak 3.500 abonatu baino gehiago ditu.

Aurreko urteetan bezala, urteko kuota ordaintzeak eskubidea ematen du dohainik sartzeko Lamuza-Granja Polikiroldegiko igerileku klimatizatuan zein Ellakuriko igerileku aterpegabekoetan, eta alokairurik ez duten zerbitzu guztietan ere, gimnasioan, esaterako.

Hobariak

Ezarritako tasei honako hobari eta salbuespenak aplikatuko zaizkie:

  • Laudion erroldatuta dauden familiek, eta gutxienez 4 kide abonatuta badituzte, %5eko deskontua izango dute. Hobaria %5 igoko da familia-unitateko kide berri bakoitzeko. Hobaria inskripzio-data edozein dela ere aplikatuko da.
  • Guraso bakarreko familiek, bi kiderekin, %5eko deskontua izango dute. Hobaria %5 igoko da familia-unitateko kide berri bakoitzeko.
  • Laudion erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoek %90eko murrizketa izango dute banakako kuota eta alokairu guztietan, betiere familia-unitatearen diru-sarrerek lanbide arteko gutxienezko soldata gainditzen ez badute.
  • Murrizketa hori bera aplikatuko zaie DBE eta Larrialdietarako Giza Laguntzak (LGL) jasotzen dituzten eta erroldatuta dauden pertsonei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide