Laudioko Udalak Ellakuriko futbol-zelaiko eta atletismo-pistaren argiztapena berritzeko lizitazioa egin du. Urteekin kirol-instalazioaren argiztapen-sistema zaharkituta eta hondatuta geratu da, esparrua behar bezala argiztatzea eragotziz.
Horrela, eta UNE Arauaren irizpideei jarraituz, egungo argiteriaren ordez erangikorragoa den LED motako beste bat jarriko da, eta, gainera, intentsitate- maila desberdinak izango ditu kirol-modalitatearen arabera. Orain arte sistemak pizteko eta itzaltzeko agertoki bakarra zuen.
Lan horiek egiteko, Udalak 104.000 euro inbertituko ditu. Obrak 5 hilabete irautea aurreikusi da, baina tokiko Administrazioak positiboki baloratuko ditu enpresek aurkezten dituzten gauzatze-epeak.