Topa!Laudio zabalik egongo da urte osoan zehar; udan bulegoa ostegunetik astelehenera egongo da irekita, 9:00etatik 14:00etara, baita zubietan eta egun berezietan ere. Goi-denboralditik kanpo, zerbitzua ostiraletik igandera egongo da herritarren eskura, ordutegi berean. Horrez gain, 944 034 930 telefono-zenbakian arreta turistikoa emango da, baita posta elektronikoaren bitartez ere (topa@laudio.eus).
Halaber, Topa!Laudiok webgune turistiko bat (www.topalaudio.eus) eta sare sozial espezifikoak ditu, Instagram (@topalaudio) eta Facebook (Topa Laudio). Horrela, Laudio eta bere ingurua bisitatu nahi duten pertsonek udalerriko eskaintza ezagutu ahal izango dute.