Laudioko Udalak premiazko bilera eskatu dio Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari, Laudioko anbulatorioaren egungo egoeraz hitz egiteko.
Urtarrilaren 12an, ostiralean, herriko bizilagun bat hil zen osasun-zentroko Etengabeko Arretako Gunean (EAG), zerbitzuan medikurik ez zegoela egiaztatu baitzen.
"Kezkarekin bizitzen ari gara Laudioko Anbulatorioaren egoera. Premiazko bilera bat eskatu dugu gure anbulatorioko Etengabeko Arretako Gunean (EAG) arreta bermatzeko. Oinarrizko zerbitzu hori berehala indarberritu behar da", adierazi du Ainize Gastaka alkateak.
Udalak, bere aldetik, herri mailan abian jarritako ekimenekin bat egingo du.