Urteko festarik dibertigarriena Laudio inbaditzear dago; Aratusteak. Aurten, herriko eragileek, Udaleko Jaien arloarekin elkarlanean, gustu eta adin guztietarako hainbat jarduera antolatu dituzte. Baina ez soilik hori; egun horretan Goya sarien gala ospatuko da ere, eta Esti Urresola zinemagile laudioarrak 15 izendapen lortu ditu “20.000 espezie erle” filmagatik. Hori horrela, laudioarrari babesa adierazteko asmoz, Udalak erle erraldoi batekin jantziko du udaletxea. Gala zuzenean jarraitu nahi duten herritarrek pantaila erraldoi bat izango dute eskura Alberto Acero plazan.
“Herri mailan lorpen bikain horri keinu bat egitea ere proposatu dugu, “20.000 erle baietz” ekimenarekin. Asmoa da gau horretan herritar guztiek txapa bat, pin bat edo erlearen formako beste edozein osagarri mota ikustaraztea. Horretarako, eskoletako ikasleak eskulan hau egitera gonbidatu ditugu, ekimena herri osora zabaltzeko. Nolanahi ere, egun horretan erle baten irudia duten pegatinak banatuko dira herriko denda eta tabernetan“, zehaztu du Sonia Respaldiza Jaietako zinegotziak.
Aurten ere, otsailaren 10ean hain zuzen ere, larunbatean, Lezeagako Sorginak ez dio uko egingo Laudioko herriarekin duen urteroko hitzordura. Bera baita Aratusteetako desfile ezagunaren buru eta hilaren 13an, omenaldia baten bitartez, gaiztakeriari su emango diona.
Kalejirak, haurrentzako tailerrak eta kontzertuak
Aratusteetako egun handia larunbatean, otsailak 10, ospatuko den arren, ekitaldiak egun bat lehenago hasiko dira txikien kalejirekin. Latiorro ikastetxeak auzoa girotuko du 15:30etatik aurrera desfile batekin eta hainbat jarduerarekin. Ordu berean Laudio Ikastolak desfilea hasiko du Herriko plazan eta ondoren txokolate-jana egongo da Aldai Plazan. Azkenik, Areta Herri Eskolak ere bere jai-egitaraua prestatu du arratsalde horretarako.
Larunbateko jarduerak 11:00etan hasiko dira Herriko Plazan, Kirikiño, Basalarrina, Sorginlarre eta Lamuza Ikastetxeak haurrentzako antolatutako tailerrekin. Bestalde, Suziri Jai Batzordeak 12:00etan herriko kaleak animatuko ditu trikipoteoarekin.
Hala ere, momenturik esperoena 18:30ean iritsiko da, Lezeaga sorginak zuzenduko duen aratusteetako desfile dibertigarriarekin; malabaristak, txotxongiloak eta akrobatak lagun izanda gainera. Aurten, ibilbidea Lamuza kalean hasiko da, Leziagabidea bidegurutzearen parean; eta Ardantzazar, Zumalakarregitik eta Alberto Acero bidegurutzeraino, Alberto Acero, eta Basalarrina zeharkatuko ditu Herriko Plazara iritsi arte. Ondoren, kalejiran parte hartzeko izena aldez aurretik eman duten pertsonen edo taldeen mozorro-lehiaketako sariak banatuko dira. Gainera, DJ baten animazio musikalaz gozatu ahal izango da 22:00ak arte.
Gauean, 22:00etatik aurrera, Kaotiko eta Jotake taldeen musikaz beteko da Aldai Plaza. Ondoren, DJ Reimyk bere emanaldia eskainiko du.
Otsailaren 13an, asteartean, aratuste egunean, jarduerak Laudioko haurrentzat zuzendutako egongo dira; haur parke bat eta ikuskizun ezberdinak egongo baitira herrian zehar 16:00etatik 19:00etara. Momentu horretatik aurrera, Lezeaga sorginak bere magia egingo du gaiztakeria guztia kanpora botatzeko eta Laudio agurtzeko hurrengo urtera arte.
Mozorro lehiaketa
Larunbateko, hilak 10eko, mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten pertsona guztiak, modu telematikoan egin ahal izango dute hilaren 8tik 9ra bitartean, aratusteak@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, edo Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez. Mozorroaren izenburua, parte-hartzaileen kopurua (adingabeak barne), karroza eta kontaktua erabiltzen diren adierazi beharko da. Kontran, aurrez aurre egin nahi dutenek hilaren 10ean bertan hurbildu beharko dute Kultura Etxera, 16:30etik 17:45era. Sariak honako hauek izango dira:
- 21 pertsonatik gorako taldeak: 1. saria 450 €/ 2. saria 300 €/ 3. saria 150 €
- 8 eta 21 pertsona arteko taldeak: 1. saria 250 €/ 2. saria 150 €/ 3. saria 100 €
- Talde txikiak: 1. saria 150 €/ 2. saria 75 €/ 3. saria 50 €
- Banakako helduak: : 1. saria 100 € / 2. saria 50 €
- Banaka, 12 urtetik beherako haurrak: 1. saria 75 €/ 2. saria 50 €
- Karrozak: 1. saria 300 €/ 2. saria 200 €/ 3. saria 100 €
- Animazioa: 1. saria 150 €
- Sari berezia: 1. saria 150 €