Laudioarrak udalerriko jarduera-ildoetan sartzea da EH-Bildu-Omnia gobernu- taldearen xedea. Gauzak horrela, hurrengo erronka herritarrekin batera gauzatuko da, eta Laudioko hirigintza-etorkizuna zehaztuko duen plan estrategikoaren eguneratzean datza, hau da, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO). "Gure bizilagunek zein herri eredu nahi duten ezagutu nahi dugu. Horretarako, hausnarketarako hainbat gune jarriko ditugu martxan", aurreratu du Ainize Gastaka alkateak.
HAPOaren diagnostiko-fasea amaitutakoan, Hiritik-At enpresak lehen hausnarketa-jardunaldia egingo du tokiko eragileekin. Guztira, 20 saio egingo dira eta elkarrizketak eta solasaldiak izango dira. Bileren helburua udalerriko hirigintza- paisaiari buruz herritarren iritzi orokorra biltzea izango da. Elkarrizketaz at, Astiker enpresak telefono bidezko inkesta kanpaina bat abiatuko du ere. Nolanahi ere, herritarrek telematikoki ere parte hartu ahal izango dute Udalak prestatuko dituen kanalen bitartez.
Auzo Kontseiluetako ordezkaritza batek ere parte hartuko du prozesu honetan. Eta Auzo Batzarren txanda maiatza eta ekaina bitartean izango da, herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso ondoren."
HAPOaren eguneratze prozesua eta herritarren hausnarketa elkar elikatuko diren bi prozesu dira. Gure bizilagunen hausnarketek behar dugun Laudio motari helduko diote, eta horrek zuzeneko translazioa izango du udalerriaren antolamenduan, HAPOren bitartez", zehaztu du Ainize Gastakak.
HAPO
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) bereziki garrantzitsua da herriarentzat, Laudioko kaleak antolatuko dituen araua izango delako; datozen urteetan Laudioko hirigintza-maila proiektatuko duen antolamendua hain zuzen ere. "Laudioko herritar guztiak animatu nahi ditut plana egiten parte hartzera; izan ere, zeharkako tresna baten aurrean gaude, eta horrek markatuko du Laudiokdatozen urteetan hartuko duen bidea", amaitu du alkateak.