Hilaren 14an Laudioko Gobernu Taldeak, EH-Bildu-Omnia, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuarekin, Gotzone Sagarduirekin, bilduko da tokiko anbulatorioaren egungo egoeraz hitz egiteko eta urtarrilaren 12an Etengabeko Arreta Gunean (EAG) bizilagun bat hil izanak, egiaztatuta ez zegoela medikurik zerbitzuan, herritarren artean sortu duen kezka eta ezinegona azaltzeko.
"Egungo anbulatorioak Etengabeko Arretarako Gunean (EAG) arreta bermatu behar du. Herritarrek ez dute ulertuko Laudioko eta eskualdeko osasun-zerbitzuen hobekuntza orokorra ez dakartzan anbulatorio berri bat eraiki beharra", adierazi du Ainize Gastaka alkateak.
Bilera Bilbon egingo da.