Hilaren 28an Laudiok udalerriko lehen Toki Batzarra burutuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ots. 9a, 06:00

Lamuza parkeko Kasinoan izango da bilera.

Bileran herritarrek, elkarteek eta talde egonkorrek parte hartuko dute, udalerri osoari eragiten dioten gaiak lantzeko.

Hilaren 28an, 18:00etan Kasinoan, Laudioko Udalak lehen Toki Batzarra burutuko du; hau da, udalerri osoari eragiten dioten gaiei buruz auzokideen, elkarteen eta talde egonkorren eztabaidarako eta lankidetzarako foroa. Auzo Batzarretan ez bezala, Toki Batzarrean herriko gai globalak jorratuko dira. Izan ere, udalerrian martxan dauden proiektuei buruzko informazioa emango da, Abastos Plazako, Antzokiko eta Anbulatorioko proiektuetaz hitz egingo da, HAPOaz gain. Era berean, herritarrek parte hartzeko dituzten kanalak azalduko dira, baita foro horrek 2024ko udal aurrekontuen parte-hartze prozesuan duen inplikazioa ere.

"Lehen bilera informatibo honetan, Toki Batzarraren helburuak azalduko dira eta Tokiko Kontseiluaren sorrerari eta udal mailan dauden gai garrantzitsuei buruzko informazioa emango da. Horrekin helburu bikoitza lortu nahi dugu: urtean zehar gai hauek landuko dituen boluntario talde egonkor bat sortzea eta tokiko kontseiluan parte hartuko duen ordezkari bat izendatzea", azaldu du Parte Hartzeko zinegotziak, Nagore Gomarak.

Udalaren hurrengo urratsa Tokiko Kontseilua eratzea izango da, eztabaidarako eta parte hartzeko organo gorena. Izan ere, informazio-, eztabaida- eta aholkularitza-funtzioak izango ditu eta Laudioko garapen estrategikoan eragina izango duten udal-politikaren ildo nagusiak zehaztuko ditu. "Espazio honetan, udalerrian dauden kontseilu-sektorialak eta herri mailan pardaidetza sustatzen duten erakundeak koordinatuko dira, herritarrez gain. Helburua komuna da: inplikatzea eta elkarrekin lan egitea laudioarren bizi-kalitatea hobetzeko", ondorioztatu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide