Laudioko Udalak bat egin du Arabako Foru Aldundiak abian jarritako “Irainik ez, kitto!” kanpainarekin, harmailetako irain eta errespetu falten aurka. Ekimen honen bidez, foro aldundiak iraina eta errespetu-falta desagerrarazi nahi ditu bertsio guztietan; ekitaldiaren protagonistak, jokalariak, arbitraje-taldea edo, are gehiago, gizarte-arauak errespetatzen dituen publikoa "ahaldunduz". Kanpainiaren azken helburua da guztien artean irainak eta errespetu-faltak behin betiko baztertzea harmailetatik.
Kanpainaren asmoa ez da zigortzekoa. Helburu nagusia jarrera horiek amaitzea da, eta mundu guztia helburu horretan parte hartzen inplikatuta sentitzea, "klik" sozial bat eginez.
Kanpainak, herriko kirol-instalazio guztietan banatuko diren kartelez eta flyerrez gain, jokabide-dekalogo bat eta irainik izanez gero jarduteko protokolo bat barne hartzen ditu.
Arabako Foru Aldundiak denboraldia amaitzen denean ebaluazio bat burutuko du.