Martxoaren 22an Laudio lehen sektoreko erakusleihorik onena bihurtuko da beste urte batez Dolumin Barikuko azokarekin. Abere erakusketan zein tokiko produktuen eta artisautza azokan parte hartu nahi dutenek aukera izango dute otsailaren 29ra arte. Aurten ere, 65 saltokiak sakabanaturik egongo dira Herriko Plazan, Aldai plazan eta Alberto Aceron.
Eskatzaile bakoitzak argi eta garbi adierazi beharko du postu bat edo bi nahi dituen aurkeztutako eskabidean; bestela, postu bakarra eskatzen dela ulertuko da. Eskaerak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Saltokien zozketa hurrengo egunean egingo da, martxoaren 1ean.
Azoka 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik, eta uhalgintzarako eta saskigintzarako 6 postu propio ere izango ditu. Horrez gain, Udalak baimendu ditzake ere lau txosna, erroskillazko hiru postu, eta nekazaritzako makinen eta ibilgailu berrien erakusketa bat. Ikastetxeek beren hezkuntza-eskaintzak erakusteko gune bat ere izango dute, eta elkarte soziokulturalek eta kirol-elkarteek beren produktuak erakutsi eta saldu ahal izango dituzte.