Udalak Lezeaga Aretoan, Laudioko emakumeentzako ahalduntze eskolan, dinamizatzaile izateko eskaintza jarri du abian. Horrela, interesa dutenek kurrikulumak bidali ahal izango dituzte helbide elektroniko honetara sara.zabala@ortzadar.es datorren martxoaren 7ra arte.
Horrela, martxoaren erdialdean hasi eta 4 hilabeteko iraupena duen enplegua izango da. Kontratua astean 20 ordukoa izango da, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, eta ostiraletan, goizez. Lanpostu hori lortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Unibertsitateko prestakuntza (Gradua, Lizentziatura, Diplomatura).
- 150 orduko gutxieneko prestakuntza berdintasunaren arloan.
- Berdintasunaren arloko esperientzia.
- Euskara, EGA maila edo baliokidea.