Laudioko Udalak alegazioen txosten bat aurkeztu du Ferosca I-Pagolarreko parke eolikoaren proiektuari. Txostenak jasotzen duenez, proiektua ez da bateragarria udal-plangintzarekin eta Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Planean (LAP) aurreikusitako zehaztapenekin, Eusko Jaurlaritzak apirilean onartu zuen planarekin, alegia. Babes eta berreskurapen bereziko eremua denez gero, txostena ez dator bat 200 metroko 6 aerosorgailu jartzea aurreikusten duen proiektu honekin.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak herritarrek alegazioak aurkezteko epea zabalik mantenduko du hilaren 25era arte. Alegazioak aurkeztu nahi dituzten pertsonek HAZen aurkeztu ahal izango dituzte, edo sinadura elektronikoz.