Aste honetatik aurrera Leazaga Aretoak, Laudioko ahalduntze eskolak, dinamizatzaile berria izango du. Zerbitzua, herriko emakumeei zuzendua, Udalak 2022an jarri zuen martxan udalerrian dagoen behar bati erantzuteko. Horregatik guztiagatik, astelehenetik ahalduntzeko gune honen arreta arratsaldeetara zabaldu da.
Ekarpenak eta iradokizunak egin nahi dituztenek, baita aholkularitza edota laguntza bilatu nahi dutenek, Lezeaga Aretora (Lamuza 17) jo ahal izango dute 16:30etik 20:30era, astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 13:00etara ostiraletan, Udaleko Gobernantza Feministako zerbitzuan, bigarren solairuan.
Ekimen honen helburua da hausnarketarako eta parte hartzeko espazioen dinamizazioa bultzatzea, komunikazio-bideak zabaltzea eta emakumeen kolektibo berrietara hurbiltzea, haien artean sareak sortzeko. Labur esanda, Laudioko emakumeen ahalduntzea sustatu nahi da, partaidetza soziopolitikoa eta genero-berdintasuna erraztuko dituzten tresna eta ekimenen bidez.