Laudioko Udalak Aretako Gasteiz kalean gasolindegi bat eraikitzeko lanak geldiarazteko agindua eman du, egiten ari diren lanak ez datozelako bat emandako lizentziarekin. Inguruko bizilagunek irregulartasun hori salatu zuten, eta arau-hauste ugari ikusi zituztela adieraziz. Baimenik gabeko obrak egiten ari zirela egiaztatu ondoren, Udalak lanak geldiarazteko agindu dio enpresari, eta hartu beharreko balizko zehapen-neurriak aztertuko ditu. Era berean, Udalak egindako lanen ikuskapena egingo du, bizilagunek salatutako arau-hausteak egiaztatzeko.
Lur-sail horretan gasolindegi bat jartzeko proiektua 2020ko espediente batekin hasi zen. Hala ere, 2023ra arte ez zen proiektua berriro martxan jarri. Proiektua garatu aurreko prospekzio-lanak egiteko lizentzia eman zenez geroztik, inguruko bizilagunek alegazio ugari aurkeztu dituzte; ekimenarekin ados ez daudela adierazteko eta azpiegitura horren bideragarritasuna zalantzan jartzeko.
Udalak, bere aldetik, hirigintza- eta lege-bide desberdinen bideragarritasun teknikoa aztertuko du, inguruko bizilagunentzat emaitza egokiagoa bilatze aldera.
Bestalde, Udalak auzotarren ordezkaritza batekin berriki bildu da gasolindegiaren proiektuak Aretan sortu duen ezinegona ezagutzeko, eta proiektuari buruzko informazioa eskura jarri du. Alarma soziala eta proiektuak sortu duen gatazkaren egoera ikusita, Udalak batzar informatiboa deituko du Aretan datozen asteetan.