Laudioko Udalak Lamuza parkea kultura sortzaile, topaketa, prestakuntza, sorkuntza eta erakusketa gune bihurtuko duen proiektuaren idazketa lizitatu du.
Plana iaz aurkeztu zen herri-ekimen gisa, 1.500 laudioarren sinadurekin, Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontu Parte-hartzaileetan, eremuaren azterketa eta
etorkizuneko proiekzioa modu integralean egiteko (paisaia, kultura, hirigintza eta abar), betiere herritarren parte-hartzea oinarri hartuta.
Planaren azken helburua diseinu bateratuan, parte hartzailean, partekatuan eta sailartekoan oinarritzea da; diagnostikoko, helburuetako eta erabilera-planeko dokumentu batetik abiatuta. Dokumentuak orain arte adostasunean landutakoa bilduko du, auzoen eta elkarteen ekarpenak kontuan hartu direla bermatuz.
Horrela, espazioa hasieratik erakusketarako, eragileen arteko loturarako eta gazteentzako erakargarritasunerako lekua izango da.
Herritarren parte-hartzea
Herritarren parte hartzeko prozesua uda baino lehen hastea aurreikusten da, eta hiru fase izango ditu: kudeaketa-eredua diseinatu eta erabilera-plana idatzi, diagnostiko-txostena egin, eta, azkenik, plan berria idaztea. Parte-hartze prozesuari buruzko informazioa datozen asteetan emango da.