Laudioko Udalak Arabako eta Bizkaiko Medikuen Elkargoekin egungo osasun egoera kontrastatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko api. 19a, 16:15

Laudioko Udalak bere egin du ere bi elkargoen kezkarekin, lehen mailako arretan beharrezkoak diren medikuen presentzia bermatzeko planifikazio faltarekin.

Aste honetan Laudioko Udala Arabako eta Bizkaiko Mediku Elkargoekin bildu da egungo osasun-egoera gertutik ezagutzeko eta profesionalekin alderatzeko. Bizkaiko Medikuen Elkargotik Cosme Naveda Pomposo presidentea eta Irune Pascual Ugarte komunikazio arduraduna egon dira; eta Arabako Medikuen Elkargotik, berriz, Kepa Urigoitia Saudino presidentea, Alberto López de Ocáriz Alzola idazkariordea eta Lourdes Lorenzo Sierra komunikazio arduraduna.

Burututako bileretan osasun publikoaren sisteman medikuen presentzia bermatuko duten neurrien beharra egiaztatu da, elkargoek aspalditik eskatutakoa. Horrez gain, Udalak tokiko anbulatorioko arreta medikoari buruzko kezkak helarazi dizkie erakunde medikoei.

"Bilera hauen bidez gertutik ezagutu ahal izan ditugu medikuntzako profesionalen jarrera eta iritziak Laudion bizi izan dugun egoera larriaren aurrean. Horrekin egiaztatu ahal izan dugu medikuen presentzia ezinbestekoa dela osasun-arreta egokia bermatzeko", azpimarratu du Ainize Gastaka alkateak. Laudioko Udalak bere egin du ere bi elkargoen kezkarekin, lehen mailako arretan beharrezkoak diren medikuen presentzia bermatzeko planifikazio faltarekin."

Behin egoera kontrastatu dugula medikuen elkargoekin eta kezka hori erakutsi duten eskualdeko alkateekin, sistema publiko indartsu bat lortzeko ekimen berriak aktibatzeko garaia da, pertsonal mediko eta sanitario nahikoz hornitua", ondorioztatu du Gastakak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide