4 eta 10 urte bitarteko laudioarrek (2020-2014) eta 11 eta 16 urte bitartekoek (2013-2008) izena eman dezakete jada Udaleko Gazteria eta Kultura sailek antolatu dituzten udalekuetan. Txikienek Herri Kolonietan parte hartu ahal izango dute, 144 plazarekin, eta gazteek Gaztelekuko Udalekuetan, 50 plazarekin.
Programek bost asteko iraupena izango dute, ekainaren 24an hasi eta uztailaren 26ra arte, eta 15 euroko kostua.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 6tik 17ra bitartean eman beharko dute izena, egoitza elektronikoan, HAZen, edota legez gaitutako gainerako bitartekoak erabilita. Izen emateak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da maiatzaren 24an, 12:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.
Plazen %5 behar bereziak dituzten pertsonentzat gordeko dira. Era berean, antzeko ehunekoa gordeko da egoera zaurgarrian dauden eta udaleko gizarte-zerbitzuek zuzenean artatzen dituzten haurrentzat.